Bonnemaisonen zigorra berretsi du Estrasburgok
BAIONA. Giza Eskubideen Auzitegiak berretsi egin du Frantziako Estatuak Nicolas Bonnemaison medikuari ezarritako bi urteko inhabilitazioa. 2010-2011n zazpi pazienteri eutanasia egiteagatik zigortu zuten Hazparneko (Lapurdi) mediku hori. Epaiketan, alde guztiek onartu zuten ez zuela fede txarrez jokatu: gaixo hil hurrenei sufrimendua arintzeko sedatu zituela. Hori, baina, familien baimenik gabe egin zuen. Estrasburgoko epaia berretsi arren, iazko abenduan bete zuen zigorra. Bonnemaisoni mediku baimena ematearen aurka azaldu da Medikuen Elkargoa.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu