Bost gizon atxilotu dituzte genero indarkeriagatik

2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Gasteizko Udaltzaingoak lau gizon atxilotu ditu azken bi egunetan genero indarkeria leporatuta. Igande goizaldean Salburuan atzeman zuen 50 urteko gizon bat, emazteari ustez eraso egin eta iraintzeagatik. Abendura arte urruntze agindua izan zuen gizonak, baina ordutik elkarrekin ari ziren bizitzen. Igande goizaldean 38 urteko gizon bat ere atxilotu zuten, bikotekideari eta haren alaba eta iloba bati eraso egiteagatik. Igande arratsaldean 55 urteko gizon bat atzeman zuten, bikotekide ohia iraindu eta mehatxatzeagatik, eta atzo, 27ko bat, emaztea jotzeagatik. Azken horrek ez zuen salaketarik aurkeztu. Bestalde, Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean, Bilbon, bikotekide ohiari jazartzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.