Confebask: «Harreman ona eduki beharra daukagu Espainiarekin»

Espainia euskal enpresaren «bezero nagusi» dela dio; «eta bezeroa ongi tratatu behar da, beti»

Erredakzioa
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronalak «ihes» egin nahi dio «eztabaida politikoari», eta Espainiako Gobernuaren eta Kataluniakoaren arten sortu den krisi politikoa euskal lurraldeetan errepikatuta ikusi nahi du. Confebaskeko lehendakari Miguel Angel Lujuaren ustez, «Euskadik harreman onak izan behar ditu Espainiarekin», euskal enpresaren «bezero nagusi» delako. Hala esan zuen atzo Radio Euskadin egin zioten elkarrizketan: «Espainia oso merkatu garrantzitsua da guretzako, eta bezero nagusiarekin harreman onak izan behar dira, beti, ongi tratatu behar da. Bestela, gauzak gaizki egiten ariko ginateke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.