La Cumbre 1936tik 2011rako indarkeria politikoaren inguruko zentro bat izatea proposatu du Donostiako udal gobernuak

Donostiako Udal Gobernuak mahai gainean jarri du Aieteko La Cumbre jauregian memoria gune bat garatzeko proposamena. Eraikinaren lagapena oraindik ez da gauzatu, adostu zutenetik lau urte pasatu badira ere.

La Cumbre jauregia, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
La Cumbre jauregia, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Beñat Parra, Irutxuloko Hitza
2026ko urriaren 22a
09:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

«La Cumbren motibazio politikoko indarkeriari buruzko artxibo, ikerketa eta dibulgazio zentro bat sortzeko bidean aurrera egitea da proposamena, 1936-2011 urteen artean zentratua». Donostiako udal gobernuak proposamen hori jarri berri du mahai gainean  Aieteko jauregi ezagun horretan memoria gune bat garatzeko. Udal gobernuak asteazkenean aurkeztu zuen bere proposamena, hainbat aditurekin garatutakoa, udaleko Giza Eskubideen Batzordean. Gunean artxibo eta ikerketa lanak egin ahal izatea aurreikusten dute proposamenean, baita eremua hiriari eta herritarrei irekitzea ere.

Batzordean aurkeztutako dokumentua eskuratu ahal izan du Irutxuloko Hitza-k, eta, hartan jasotzen denez, «La Cumbrek lagundu egin behar du giza eskubideen urraketen berri izaten, halakoak ikertzen eta biktimak aitortzen eta erreparatzen». Horrela, 1936tik 2011rako tartean jarri du arreta jauregia memoria zentro bihurtzeko proposamenak, hau da, 36ko gerraren hasieratik ETAren indarkeria armatua amaitu arteko aldian.

(Jarraitu irakurtzen, Irutxuloko Hitza-n).

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA