Dabi eta Mario Alvarezen eta Iñaki Aurrekoetxe Sope-ren alde Barrikako (Bizkaia) itsasadarrean dagoen oroitarriari eraso diote, Sopelako Sortuk jakinarazi duenez. Oroitarria apurtuta azaldu da, eta Espainiako banderaren koloreekin margotuta.
"Batzuek samina ukatzen jarraitzen dute, eta saiatzen dira herri honen zati baten memoria ezabatzen. Aitzitik, Euskal Herriak ez du benetako elkarbizitza ezagutuko sufrimendu guztiak aitortzen ez diren bitartean", salatu du Sortuk: "Nahiz eta monolito hau suntsitu, ez dute haien memoria sekulan desagertaraziko. Ezker abertzaleak beti mantenduko du bizirik haien oroimena". Sortuk "besarkada estu eta bro bat" bidali die senide eta gertukoei.
Dabi Alvarez Peña ETAko kidea zen. 1977ko abenduaren 18an lau gazte Lemoizko zentral nuklearraren aurkako eraso bat prestatzen ari zirela, Guardia Zibilarekin enfrentamendu bat izan zuten, eta Dabi larri zauritu zuten. Handik 27 egunera hil zen. Bere anaia Mario lau urte geroago hil zen; Barrikako hilerrian agertu zen haren gorpua. Iñaki Aurrekoetxe, berriz, erbesteratu egin zen gaixotasun baten ondorioz hil zen.