Durangon hildako emakumea gogoan izan dute

Emakumeen Mundu Martxak eta Durangoko Udalak protestak egin dituzte, genero indarkeria salatzeko

Atzo Durangon egindako elkarretaratzea. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Emakumeen Mundu Martxak deituta, elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko hiri eta herritan, hilaren 16an leihotik behera erorita Durangon (Bizkaia)zendutako emakumearen heriotza salatzeko. «Emakumeen kontrako indarkeria kasua izan dela baieztatu delarik, ezinbestekoa zen salaketa», nabarmendu zuten Mundu Martxako ordezkariek. Portugaleteko bi heriotzak ere izan zituzten gogoan.

Hasiera batean andreak bere burua hil zuela zabaldu zen, baina ikertzen hasita, Ertzaintzak orain dela astebete atzeman zuen emakumearen bikotekidea. Hasieran «badaezpadako» neurri modura atxilotu zuten, baina hark epailearen aurrean deklaratu ostean, kartzelatu egin zuten.

Mundu Martxak egindako elkarretaratzeetako bat Durangon izan zen, Andre Mari plazan. Bertan gogorazi zuten emakumeen aurkako indarkeria gizartean gertatzen den giza eskubideen urratze «larrienetako eta hedatuenetako bat» dela.

Ordu berean, 20:00etan, Durangoko Udalak beste protesta bat egin zuen udaletxearen aurrean, herrian hildako emakumearen heriotza gaitzesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.