EAEko aurrekontuek osoko bi zuzenketa izango dituzte

2021eko azaroaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Gaur amaituko da Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari osoko zuzenketak aurkezteko epea. Elkarrekin Podemosek eta PP+C's-ek iragarri dute zuzenketa bana jarriko dutela. PPko Carlos Iturgaizek joan den astean eman zituen «amaitutzat» elkarrizketak. Elkarrekin Podemoseko eledun Miren Gorrotxategik, berriz, asteazkenean jakinarazi zuen gobernuak «betoa» jarri ziela koalizioak proposatutako «neurri estrategikoei».

Ikusteko dago zer egingo duen EH Bilduk. Koalizio subiranistak astelehenean erabaki zuen Jaurlaritzari proposamen berri bat aurkeztea, eta bi aldeak herenegun bildu ziren hirugarrenez, ikuspuntuak «trukatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.