EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren legebiltzar taldeek babesa agertu diote Axier Lopezi

2016ko ekainaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Eusko Legebiltzarreko EAJren, EH Bilduren eta PSE-EEren taldeek sostengua azaldu diote Axier Lopez Argia-ko kazetariari. Espainiako Gobernuak bultzatuta Kongresuak Mozal Legea onartu zuenetik zigortu duten lehen kazetaria izan da Lopez —atxiloketa batean ertzain batzuen argazkiak jarri zituen Twitterren—; 601 euroko isuna ezarri zioten. Giza Eskubideen Batzordeko bileran izan da Lopez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA