alderdiak

EAJk Alderdi Eguna ospatuko du igandean, Forondan

Euskadik aurrera darrai izango da leloa.

Zarate eta Mostajo, Alderdi Egunaren aurkezpenean. EAJ
jon olano
2019ko irailaren 26a
13:53
Entzun

Mireia Zarate Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak eta Gorka Mostako EGIko Aberri Kontseiluko kideak eman dituzte igandekoari buruzko xehetasunak; besteak beste, jakinarazi dute "askotariko gastronomia eta kulturen eta musika eta kirolaren topagunea" izango dela Alderdi Eguna, eta "klima aldaketaren erronka handiak ere toki nabarmena" izango duela.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria eta Andoni Ortuzar EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Forondako zelaietan izango dira, eta baita Korsikako presidente Gilles Simeoni eta Amerikako Demokrata Kristauen erakundeko presidente Juan Carlos Latorre ere, besteak beste.

Mostajok iragarri duenez, EGIk Alderdi Egunaren inguruan egin ohi dituen ekitaldien barruan, larunbatean, zuhaitz bat landatuko dute Ortuzar eta Urkullu Forondara doazela baliatuta: “Jakin badakigu oso gauza txikia dela, baina erakutsi nahi dugu gure erakundea benetan kezkatuta dagoela klimaren aldaketarekin".

Izan ere, Eusko Jaurlaritzari eta EAJri adierazi nahi diete belaunaldi gazteak izango direla "beroketa globalaren ondorioak zuzenean pairatuko dituztenak, eta animatu nahi ditugu beren eguneroko jardunean gai hori kontuan hartzen jarraitzera, neurri bakoitzean eta bideratuko den politika bakoitzean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.