EAJk eta H1ek hitzarmen bat egin dute Araban

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Arabako Hamaikabateko kideak independente gisa aurkeztuko dira EAJren zerrendetan. Bi alderdietako Arabako presidenteek, Iñaki Gerenabarrenak (EAJ) eta Iñaki Berazak (H1), gaur emango dute hitzarmenaren berri. Aurreratu dutenez, akordioa Araban egingo dute. Gipuzkoan, esaterako, bi alderdiek ez dute akordiorik egin, azken hilabeteetan batzuek eta besteek hainbat proposamen egin badituzte ere. Herrialde horretan indar gehiago duela iritzita, koalizioa osatzea proposatu zion H1ek EAJri, baina jeltzaleek ez dute hori onartu. Hori hala, H1ek zerrenda propioak aurkeztuko ditu Gipuzkoan. Pello Gonzalez egungo Ogasun diputatua izango da aldundirako zerrendaburua, eta Iñaki Galdos alderdiko presidentea, berriz, Donostiako alkatetzarako hautagaia. Bizkaiko hautagairik ez du oraindik aurkeztu H1ek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.