EAJk eta PSE-EEk pintaketak salatu dituzte

2020ko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BILBO. Berriro pintaketak egin dituzte EAJren eta PSE-EEren egoitzetan, Bizkaian. EAJk Loiun eta Abandon (Bilbo) dituen batzokietan eta PSEk Astrabudua auzoan (Erandio) daukan herriko etxean agertu dira pintaketak. Patxi Ruiz euskal presoaren eta amnistiaren aldeko aldarriak idatzi dituzte, eta PSEren egoitzan Idoia Mendia hiltzaile ere idatzi dute. Bi alderdiak salatu egin dituzte.

Jarki antolakunde iraultzaileak BERRIAra helarazitako ohar batean esan du Ruizi eta haren «borrokari babes politikoa» adierazten dioten mobilizazioetan parte hartzera dei egiten duela, eta bere militantziak «parte hartze aktiboa» izan duela orain artekoetan. Amnistia aldarrikatu du: «Preso politikoen aferaren konponketa amnistiaren eskutik soilik erdietsi daiteke, Euskal Herri Langilearen zapalketaren erroak gaindituz, eta izaera estrategikoa izan behar du halabeharrez».

Ruizek gose grebaren 22. eguna bete zuen atzo, Murtzia II espetxean (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.