EAJk Zabalzaz galdetuko dio Grande-Marlaskari

2021eko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJko diputatuak Mikel Zabalzaren torturen auziaz galdetuko dio heldu den asteazkeneko Kongresuko kontrol saioan Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari, eta, aurreratu duenez, hemendik bi astera mozio bat aurkeztuko du Kongresuan, gai berari buruz. Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean eman zuen galderaren berri atzo Estebanek, eta adierazi zuen «ikaragarria» dela Zabalzaren auzian Espainiako Gobernuak «beste alde batera begiratzea». EAJko diputatuak salatu du asteon galdera bera egin diola Mikel Landa EAJko senatariak gobernuari, baina ez duela erantzunik jaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA