Hamaikabateko eta Eusko Alkartasunako kide zenbaitek EAJren Gipuzkoako hauteskunde zerrendekin bat egin dute, Joseba Egibar EAJko GBBko presidenteak jakinarazi duenez. Bat egitea hautu pertsonala izan dela ohartarazi du Egibarrek, eta pertsona horiek EAJko hautagaitzetan independente gisa agertuko direla azaldu du. Ez du zehaztu H1eko eta EAko zenbat kidek egin duten bat EAJrekin.
Donostiako Udalerako Euzko Alderdi Jeltzalearen hautagaitzaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Egibarrek. Araban, EAJ eta H1 maiatzeko hauteskundeetarako akordio bat erdietsi nahian dabiltzala jakinarazi zuen herenegun EAJko presidente Iñigo Urkulluk. Gipuzkoan, ordea, ez dela horrelakorik gertatuko azaldu du Egibarrek. «Gure zerrendetan agertzea proposatu genien, baina haiekkoalizioan aurkeztu nahi zuten», azaldu du.
Bi alderdiek lehen ez zutenez adostasunik lortu, Egibarrek ez du uste orain posible izango denik; izan ere, oroitarazi duenez, hauteskunde zerrendak aurkezteko «egun gutxi» gelditzen dira. Apirilaren 18ra arte da zerrendak aurkezteko epea .
Egibarrek dio H1eko kide zenbait daudela EAJren Gipuzkoako zerrendetan
Maiatzeko bozetarako EAJren eta H1en arteko akordiorik ez dela izango dio EAJko Gipuzkoako buruak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu