Departamenduetako bozak

EH Bai bigarren itzulian izanen da bost kantonamendutan

EH Bai bigarren itzulira pasatu da Mendialdean, Uztaritze-Errobiko ibarrak-Urdazurin, Donibane Lohizunen, Bidaxune aldea-Amikuze-Oztibarren eta Errobi-Aturrin. Orotara, 14.357 boto eskuratu ditu. Beste alderdi abertzaleak, EAJk, 1.243.

Xabi Larralde, botoa ematen. ISABELLE MIQUELESTORENA
Nora Arbelbide Lete.
2015eko martxoaren 23a
15:59
Entzun

Errobi-Aturrin lehen indarra da EH Bai. Kontseilari nagusi Alain Iriart EHBai gisa aurkeztu da aldi honetan. Fabienne Aiensa independentearekin du osatu bozetako bikotea. Azpimarratzekoa da, bide batez, Fronte Nazionala ukanen duela parean, Dave Dagerre eta Anais Mendilahatxurekin. Eskualde horretan Fronte Nazionala izatea bigarren itzulian bada zerbait berezia. Leku bakarra du eskuin muturrak non bigarren itzulian baita, Ipar Euskal Herrian. Gainerateko kantonamenduetan, eskuina du ukanen parean EH Baik.

Donibane Lohizune kantonamenduan (Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Bidarte), Donibane Lohizuneko auzapezorde UMPko Philippe Juzan da atera garaile, Isabelle Dubarbier Gorostidirekin. Eta parean, beraz, EH Baiko Peio Etxeberri-Aintxart eta Leire Barrasta izanen ditu.

Mendialdean argi zen eskuineko independente Pepela Mirande eta Annick Trounday aterako zirela garaile. Eta horra, beraz, beren parean EH Baiko Leonie Agergarai eta Antton Kurutxarrik.

Bidaxune aldea-Amikuze-Oztibarren Jean Jacques Lasserre eta Anne-Marie Bruthe eskuineko batasun gisa aurkeztu direnentzat agian sorpresa bat da, hasteko, bigarren itzuli baten beharra izatea. Lasserrek jadanik Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidente ikusten zuen bere burua lehen itzulitik. Bigarren itzulia hor du, hortaz. EH Baiko Xabi Larralde eta Anita Lopepe izanen ditu parean.

Uztaritze-Errobiko Ibarrak-Urdazuri kantonamenduan eskuina da nagusitu lehen itzulian. Philippe Etxeberria eta Benedicte Luberriagak bozen %30,22 jaso dituzte. Parean EH Baiko Joana Urbistondo eta Santiago Capendegi dituzte izanen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.