EH Bilduk Rocio Vitero proposatu du Gasteizko alkatetzarako

2022ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Rocio Vitero izango da EH Bilduren alkategaia datorren urteko udal eta foru hauteskundeetan. Gasteizko EH Bilduko Mahai Politikoak hura proposatu du alkategai izateko, eta harena izan da hautagaitzak erabakitzeko prozesuan aurkeztu den bakarra. Vitero (Gasteiz, 1980) EH Bilduren udal taldeko zinegotzia da 2019tik, eta gizarte langilea da ogibidez, gizarte politiken ikuskaritzan aditua. Gasteizko Mahai Politikoaren hitzetan, urteotan «Gasteizekin eta EH Bilduren proiektu politikoarekin duen konpromisoa» erakutsi du Viterok, eta haren hautagaitzak, «sinesgarritasun eta gaitasun frogatuak izateaz gain, argi erakusten du EH Bilduk nolako anbizioarekin eta segurtasunarekin aurre egingo dien 2023ko udal hauteskundeei». Herenegun, berriz, Arabako Mahai Politikoak Eva Lopez de Arroiabe (Gasteiz, 1973) aurkeztu zuen Arabako ahaldun nagusi izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.