Baionako auzapezak bilkura hitzeman die EHEko kideei, Etxepareren liburua Euskal Herrian atxikitzeko aukerez mintzatzeko

Hamar eguneko epean trenkatzekoa dute bilkura. Ugalde kulturako axuantarekin hurbildu zaie Etxegarai, EHEko kideak Euskal Museoan ekintza egiten ari zirela.

EHEren ekintza Baionako euskal museoan. GUILLAUME FAUVEAU
EHEren ekintza Baionako Euskal Museoan. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
Baiona
2025eko abenduaren 3a
15:23
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Erantzun bat jaso arte ez gara hemendik mugituko, eta gaua bertan pasatzeko prest gara». Azkenean, Jean Rene Etxegarai Baionako auzapeza eta Yves Ugalde kulturako axuanta hurbildu zaizkie EHEko militanteei, eta hitzeman dute hamar eguneko epean Euskalgintzarekin bilduko direla Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae Euskal Herrian atxikitzeko aukerez mintzatzeko. 

Izan ere, protesta ekintza abiatu zuten goizean EHE Euskal Herrian Euskaraz taldekoek, Baionako Euskal Erakustokian, Etxepareren liburua Euskal Herrian atxiki dezatela eskatzeko.

BNF Frantziako Liburutegi Nazionalaren esku da gaur egun Etxepareren obra, baina urri hasieratik Baionan dago ikusgai. EHEk Euskal Herrian gelditu dadila eskatu du behin eta berriz, eta eskaera horri babesa adierazi dio euskalgintzak ere. BNFko zuzendariari egina diote eskaera. 

Asteazken goiz honetan, Etxepareren obra erakutsia den gelan eseri dira EHEko kideak, eta Kontrapas kantatzeari ekin diote. Haien aldarrikapena oroitarazi, eta liburutegiaren erantzunik jaso ezean museoan segituko dutela erran dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.