EHUk jakinarazi du selektibitateko ezohiko deialdia egin duten ikasleen %71k gainditu dutela

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 1.332 ikaslek egin dituzte USaPeko ezhoiko deialdiko azterketak; hamar ikasletik zazpik, euskaraz.

Ikasle batzuk selektibitateko ohiko deialdia egiten, Donostian. MAIALEN ANDRES / FOKU
Ikasle batzuk selektibitateko ohiko deialdia egiten, Donostian. MAIALEN ANDRES / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko uztailaren 7a
15:52
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra selektibitateko ezohiko deialdia egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 1.332 ikaslek. EHU Euskal Herriko Unibertsitateak gaur eman du emaitzen berri: 951k (%71,4) gainditu egin dute —ohiko deialdian, %96,7k gainditu zuten—.

Datuak xehatu ditu unibertsitateak: Arabako campusean, %77,9k gainditu dute; Bizkaiko campusean, %64,3k; eta Gipuzkoakoan, %79,8k. Hizkuntzari dagokionez, ikasleen %69,4k euskaraz egin dituzte azterketak; gainerako %30,6k, berriz, gazteleraz. Euskaraz egin dutenen artean, %75,7k gainditu dute; gazteleraz egin dutenen artean, berriz, %61,7k.

Datuok behin-behinekoak dira, eta hala nahi duten ikasleek etsaminak berrikustea eska dezakete. Hilaren 16an argitaratuko dituzte berrikusketen emaitzak eta behin betiko notak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA