Gasteizko herri mugimenduan aritzen diren ehun bat lagunek gutun bat helarazi diote Gasteizko Txosna Batzordeari, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Etxebizitza Sindikatuak txosnetan parte hartu ahal izatea eskatzeko. Sinatzaileek uste dute azken urteotan bi kolektibo horiei parte hartzea ukatu izanak «ezohiko egoera politikoa» sortu duela, eta egoera hori konpontzeko «ados» jartzen saiatzeko deia egin diete txosna batzordea osatzen duten eragileei. Denera, 110 pertsonak sinatu dute gutuna.
Ikusi gehiago
Azken urteetan Gasteizko txosnen inguruan piztu den eztabaidaren harira aurkeztu dute ekinbidea. Izan ere, azken urteotan txosna batzordeak ez die GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari txosnagunean parte hartzeko aukerarik eman, eta horrek eztabaida politikoa eragin du herri mugimenduaren baitan. Mugimendu Sozialistako bi eragileek behin baino gehiagotan salatu dute bazterketa politikoa pairatzen dutela; txosna batzordeak, berriz, bere funtzionamendu irizpideetan eta hartutako erabakietan oinarritu izan du hartutako erabakia.
Gutunean, sinatzaileek gogorarazi dute txosnak Gasteizko herri mugimenduaren borrokaren ondorioz sortutako espazio autogestionatuak direla, eta azken berrogei urteetan sentsibilitate politiko askotako eragileek parte hartu dutela bertan. Horregatik, uste dute gaur egungo egoerak haustura dakarrela txosnen izaera historikoarekin.
«Txosnak Gasteizko herri mugimenduaren borrokaren fruitu izan ziren. Berrogei urte hauetan hainbat etapa igaro dituzte, baina beti eutsi izan diote euren izaera herrikoi, ireki eta parte hartzaileari», adierazi dute. Era berean, nabarmendu dute ezberdintasun ideologikoen gainetik elkarlanerako oinarriak eraikitzeko gai izan dela historikoki Gasteizko herri mugimendua, bai txosnen esparruan, bai beste hainbat eremutan.
Sinatzaileen iritziz, GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari berriz ere parte hartzeko eskubidea ukatzeak ez dio mesederik egiten herri mugimenduari. Haien ustez, horrek zaildu egiten ditu konfiantza eraikitzea, elkarrekiko errespetua sustatzea eta elkarlanerako bideak irekitzea. «Ezin ditugu gasteiztarrak txosna giroan parte hartzera gonbidatu, eta aldi berean herri mugimenduan errotuta dauden kolektiboei parte hartzeko eskubidea ukatu», adierazi dute.
Horregatik, Txosna Batzordeko kideei eskatu diete «beharrezkoak diren ahalegin guztiak» egin ditzatela, desadostasun ideologikoen gainetik eremu bateratu bat bermatzeko. Haien esanetan, helburua litzateke adostutako oinarri baten gainean txosnak eremu ireki, autogestionatu eta alternatibo izatea aurrerantzean ere, eta konponbide bat lortzea GKSren zein Etxebizitza Sindikatuaren parte hartzea bermatzeko.
Sinatzaileek adierazi dute aurrerantzean ere lanean jarraituko dutela «konponbide baten aldeko kontsentsua» sustatzeko.
SINATZAILEAK:
Itziar Abad, Idoia Agirre, Javi Aguillo, Klara Alfonso, Albaro Anta, Iñigo Antepara, Fernando Txiki Antia, Andoitz Aperribai, Lierni Arakama Moreno, Javier Argote, Liher Armendariz, Valen Arteaga, Gorka Aurrekoetxea, Oier Azkarraga, Joseba B Lenoir, Itxaso Balza de Vallejo, Amelia Barquin, Arantza Basagoiti, Nora Basterra, Rene Behoteguy Chavez, Naiara Bernal, Enrique Bert, Txerra Bolinaga, Erlantz Cantabrana, Jose Sejo Carrascosa, Tania Corral, Jon del Alamo Izquierdo, Susana Dominguez, Markel Elortza, Antonio Escalante, Pedro Espinosa, Ion Etxabe, Jose Felipe Peña, Irati Fernandez de Okariz, Kike Fernandez de Pinedo, Alberto Frias, Jesus Garay, Igor Motri Garcia de Albizu, Aitor Gartxito Garcia de Bikuña, Carlos Gomez, Rebeka Gonzalez de Alaiza, Mateo Gutierrez, Jabo H. Pizarroso, Maite Huarte, Gorka Intxausti, Markel Iraizoz, Ander Irastortza Mingo, Urtzi Iriarte, Mati Iturralde, Nekane Jurado, Jone Kastresana, Iñaki Larrimbe, Amparo Lasheras, Iñigo Leza, Hodei Lopez de Arkaute, Arturo Lopez de Sabando, Jose Luis Gomez, Jurgi Madariaga, Angel Bodegas Madina, Cesar Manzanos, Iñaki Martin, Itziar Martinez de Luna, Alitxu Martinez del Campo, Bingen Mendizabal, Juan Che Miller Valdez, Lucia Moreno, Alvarez Juanma Murillo, Juanjo Kako Narbona, Koldo Okamika, Imanol Olabarria, Nacho Olabarria, Bego Oleaga, Iraitz Olmos, Rakel Peña, Guillermo Perea, Oihane Perea, Ageda Perez, Goiza Perez, Nerea Perez, Iñaki Txusko Perez Urrutia, Ana Pino, Adrian Quintana, Igarki Robles, Paka Robles, David Rosco Barriga, Roberto Ruiz de Arkaute, Endika Ruiz de Leizaga, Miguel Sagarribai, Koldo Sagasti, Olaia Salazar, Peio SalazarJulio Julito Sanchez, Ruben Sanchez, Laura Sancho, Fernando Sopelana, Jesusmari Txato Soubies Garate, Aritz Sukia, Alberto Txasko, Anjel Txisbert, Iñaki Uribarri, Ildefonso Urkijo, Maria Vallejo, Malen Vilches, Estitxu Villamor, Itxaso Viñe, Eli Zaldua, Iban Zaldua, Edu Zelaieta, Txetxu Zengotitabengoa.