BERRIA saria

EHUrekin batera saritutako gradu amaierako lanak argitaratu ditu BERRIAk

BERRIAk eta EHUk Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketa antolatu dute. Olatz Silvarentzat izan da saria, eta aipamen berezia lortu du Irati Barrena Bolinagak egindako lanak.

Olatz Silva Rodrigo, BERRIA Saria jasotzen Leioan, ekainaren 14an. BERRIA
2022ko ekainaren 30a
16:02
Entzun 00:00:00 00:00:00

BERRIAk eta EHUk Olatz Silva eta haren Hiru aldiz ikusezin lana saritu zituzten ekainaren 14an Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketan. Emakumezko migratzaile adingabeek bizi duten egoera eta duten «oihartzun txikia» landu ditu Silvak lanean: «Ez zaizkie eskubideak bermatzen, eta instituzioek ez dute ezer egiten haien alde», adierazi zion orduan BERRIAri.

Orain, GRAL hori argitaratu du BERRIAk, bertsio laburtuan. Ez da argitaratutako bakarra: aupamen berezia lortu zuen Irati Barrena Bolinagaren hitanoari buruzko lanak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA