ELAk ere grebara deitu ditu eskola jangeletako langileak otsailaren 24rako, 25erako eta 26rako

LABek deituta, greba egitekoak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sare publikoko jangeletako langileak otsailaren 24an, 25ean eta 26an. Orain, ELAk ere grebara deitu ditu egun berberetarako.

Eskola jangela bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Eskola jangela bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko otsailaren 10a
12:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

LABek grebara deituak ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24rako, 25erako eta 26rako; orain, ELAk ere greba deialdia egin du egun berberetarako.

ELAk azaldu duenez, lan hitzarmen berria ondu nahian ari dira, eta negoziazio mahaiak hamabost bilera baino gehiago egin ditu; alta, ez dute lortu aurrerapausorik. «ELAk langileen benetako baldintzei erantzungo dien hitzarmen baten alde egin du».

Hiru eskaera nagusi finkatuta dauzkate. Bat: langileen soldatak KPIa baino gehiago igotzea. Bi: egungo ratioak eta lan kargak «berrikustea». Eta hiru: gutxieneko kontratazioak berrikustea, sektoreko lanaldi partzialak «oso prekarioak» direlako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.