ELAk salatu du eskola jangeletako lan baldintzak ez direla 2008tik aldatu

Erredakzioa
Bilbo
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAk «premiazko» bilera eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, ikastetxeetako jangeletako langileen baldintzak direla eta.Lan baldintza horiek ez direla 2008tik aldatu salatu du. Menuen prezioa %10 garestitu da, eta Jaurlaritzak igoera hori «zerbitzua eta lan baldintzak hobetzeko aitzakiarekin» justifikatu nahi duela dio ELAk. Hori «adarjotzea» da, sindikatuaren ustetan, edo «zerbitzuak garestitzearen errua langileei botatzeko ekintza planifikatua». Arazoa lehenbailehen konpontzeko eskatu dio Hezkuntza Sailari, «behingoz bazterketa amaituko duen eskaintza bat» egin, etalangileek «lanaldi duinak bermatuta» egon daitezen. Aurreko ikasturtean, eskola jangeletako langileek hamabost greba egun egin zituzten, baldintza hobeak eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.