ELAk 'Urrezko Maskorra' eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, zahar etxeetako langileak «prekarizatzeagatik»

Hirugarren greba eguna egin dute Gipuzkoako zahar etxeetako langileek. Zaintzaldia antolatu du ELAk.

Zaintzaldiko sari banaketa. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Zaintzaldiko sari banaketa. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
jakes goikoetxea
2025eko irailaren 26a
13:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostiako Zinemaldiaren ondoan, gaur, Zaintzaldia: Gipuzkoako zahar etxeei eta eguneko zentroei buruzko zinemaldia. Bertako langileen lan baldintzei buruzkoa, zehatzago esateko. ELAk antolatu du Zaintzaldia, Gipuzkoako zahar etxeetan aste honetan egin duen hirugarren greba egunean.

Kursaal jauregitik ez oso urrun, Gros auzoko Katalunia plazan, alfonbra morea zabaldu dute. Film labur bat eman dute: Gipuzkoako erresidentziak borrokan. Lanaldi osoko kontratuak eta soldata arrakala desager daitezela eskatu dute zahar etxeetako langileek. Enpresak lanaldi partzialak orokortzen eta inposatzen ari direla salatu dute.

Ohiko zinemaldietan egiten den moduan, sariak banatu dituzte. Maite Peña Gipuzkoako Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuari eman diote Urrezko Maskorra, «aldundiak sektorea prekarizatzeko egindako ibilbide luzeagatik». Sariak eman dizkiete prekaritateagatik, soldata arrakalagatik eta lan karga handienengatik. Matia, Zaintzen, Biharko eta Eulen enpresetako langileek jaso dituzte.

Zaintzaldiaren ondoren, parte hartzaileek manifestazioa egin dute Grosetik Bulebarrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.