Elkarretaratzea egin dute CAFen, salatzeko ezkutuko kamera bat jarri dutela komun batean

'Indarkeria matxistarik ez, ez CAFen eta ez beste inon' zioen kartel bat hartuta bildu dira CAFeko enpresa batzordeko zenbait kide, Beasaingo lantokiaren aurrean.

CAFeko enpresa batzordeko kideek erasoa salatzeko gaur goizean egin duten elkarretaratzea, Beasainen. CAF-EKO ENPRESA BATZORDEA
CAFeko enpresa batzordeko kideek erasoa salatzeko gaur goizean egin duten elkarretaratzea, Beasainen. CAF-EKO ENPRESA BATZORDEA
nerea intxausti
2026ko irailaren 11
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

CAFeko enpresa batzordeak atzo jakinarazi zuen langile batek jarritako ezkutuko kamera bat topatu zutela Beasaingo (Gipuzkoa) lantegiko komun batean. Gaur, enpresa batzordeko kideek elkarretaratzea egin dute erasoa salatzeko. Indarkeria matxistarik ez, ez CAFen eta ez beste inon zioen kartel bat hartuta bildu dira zenbait lagun Beasaingo lantokiaren aurrean. 

Elkarretaratzea egitearekin batera, komunikatu bat ere kaleratu dute. Adierazi dute indarkeria matxistak «mila aurpegi» dituela, eta gertatutakoa horren adibide argia dela: «Komunetan era honetako grabaketak egitea emakumeen gaineko kontrol nahiaren eta bortizkeriaren beste adierazle bat baino ez da». 

Berretsi dute eremu publiko eta pribatu guztiek, lantokiak barne, «gune seguruak» izan behar dutela «emakume guztientzat»: «Horretarako, ezinbestekoa da jarrera sexista oro errotik moztea; ezin da ekintza matxistarik erlatibizatu». Gaineratu dute jarrera sexista orori aurre egitea denen lana dela, eta «zenbaitek sentitzen duten inpunitatea amaitu» egin behar dela.

Atzo bezala, langile guztien izenean babes eta elkartasun osoa adierazi diete erasoa jasan duten lankideei, eta berriro esan dute enpresa batzordeko kideak «edozertan laguntzeko» prest daudela. 

Ikerketa abian da

Langile batzordearen arabera, astelehenean langile batek bere burua aurkeztu zuen kamerak berak jarri zituela eta, eta lantegian gaixo agiria eskatu. Salaketa aurkeztu zuten Ertzaintzan. 

Langile batzordeak atzo eman zuen erasoaren berri, eta zehaztu informazio guztia klausula konfidentzial baten pean jakinarazi ziela zuzendaritzak, eta horregatik ez zutela plazaratu atzo arte. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA