Enrique Goñi Espainiako Kongresuan izango da gaur

joxerra senar
Iruñea
2018ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Kongresuan finantza krisiari buruzko batzorde bat osatuta dago, eta, gaur, beste partaideen artean, Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari nagusi ohia eta Banca Civicako presidente ohia izango da. Hain justu, Goñik Antonio Pulido Cajasoleko presidente ohiarekin batera parte hartuko du goizeko lehen saioan. Biak Banca Civicako presidentetzan izan ziren 2010eko udazkenetik 2012ko martxora arte, Caixabankek xurgatu zuen arte.

2013ko otsailaren 20an, Goñi hamahiru orduz izan zen Nafarroako Parlamentuan aurrezki kutxari gertatutakoaren inguruko bertsioa ematen. Geroztik, ez du legebiltzar batean hitz egin. Dena den, Kongresuko gaurko agerraldiarekin batera, maiatzaren 25ean Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean izango da. Bere kabuz, batzordean parte hartzeko eskatu zuen.

2013ko otsailaren 20ko agerraldi luze hartan, Goñik adierazi zuen kanpoko faktoreen ondorioz amaitu zuela Nafarroako Kutxak Caixabank-en kontrolpean, eta bere erantzukizuna saihestu nahi izan zuen. Alde horretatik, gaur ildo beretik joan daiteke haren azalpena, baina ikusi beharko da ñabardurarik dagoen haren bertsioan. Kontuan hartu behar da Goñi, Miguel Sanzekin batera, auzipetuta dagoela oraindik Auzitegi Nazionalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.