ESTATUS POLITIKOA

Erabakitzeko eskubideari "bide" emango dion estatus bat eskatu du Eusko Legebiltzarrak

EH Bilduk eta EAJk erdibideko zuzenketa bat adostu dute, Espainiako Estatuarekin "aldebikotasunean eta itunean" oinarritutako harreman bat izatearen alde.

Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura. EUSKO LEGEBILTZARRA
jon olano
2019ko apirilaren 11
16:08
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak mozio bat onartu du gaur, EH Bilduren ekimenez, Espainiako Estatuaren "inboluzioa" salatu eta, horren aurrean, erabakitzeko eskubideari "bide" emango dion estatus politiko bat babesteko.

Koalizio subiranistak eta EAJk adostu duten erdibideko zuzenketaren arabera, Eusko Legebiltzarrak adierazi du "ezinbestekoa" dela "harreman eredu berri bat" osatzea estatuarekin, "elkarrekiko errespetuzko kultura zintzoa eta erakundearteko leialtasuna finkatu ahal izateko, legea eta lortutako akordioak ez betetzeko aukerarik emango ez duena, eta ondorioz, ekidingo duena ez betetze horien erabilera politikoa egitea".

Harreman eredu berri hori "aldebikotasunean eta itunean" oinarritu beharko dela adierazi du legebiltzarrak, eta jaso beharko duela "dagokion berme erregimena edo sistema".

Era berean, Eusko Legebiltzarrak berretsi du Gernikako Estatutua "erabat garatzen amaitzeko exijentzia", eta arbuiatu ditu "euskal autogobernuaren garapena ekiditea, hustea eta baldintzatzea" helburu duten adierazpenak. Ildo horretan, LOMCE, lan erreforma edo Mozal Legea "lehentasunez indargabetzeko" eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.