Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakinarazi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakunde publikoen %34,5ek ez dutela betetzen euskararen nahitaezko indizea, haien lanpostuen arauetan hori agintzen duen arren.
Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Laura Garrido PP Alderdi Popularreko legebiltzarkideak esan du lan eskaintza publikoetako euskara eskakizunak «gehiegizkoak» direla, eta Bengoetxeak datu horrekin erantzun dio PPko legebiltzarkideari: «Arrakala handia dago teoriaren eta praktikaren artean», azaldu du «kezkatuta» sailburuak.
Bengoetxeak ez du ezer esan erakunde publiko batzuen euskara eskakizunen aurkako ebazpenen inguruan.