Ertzaintza oldartu egin da Erandioko etxegabetze batean

2023ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dozenaka lagun bildu ziren atzo Erandion (Bizkaia) etxegabetze bat gelditzeko, baina ertzainak indarrez sartu ziren etxebizitzan, eta barruan zeudenak atera zituen. Kaleratuak bost urte zeramatzan bizitoki horretan.

Goizetik bildu ziren manifestariak kaltetuari babesa ematera, eta, goizak aurrera egin ahala, Ertzaintzaren presentzia handituz joan zen. Polizia eraikinaren garajetik sartu zen atarira, eta hara sartu ziren protestan zebiltzanak ere. Orduantxe gertatu ziren manifestarien eta ertzainen arteko istiluak. Hustutako etxea Caixabank bankuaren jabetzakoa da. Bertako bizilagunak Bilboko Kontseilu Sozialistari azaldu zionez, etxea «desjabetzen» ari zitzaion bankuari, «aurreko bost urteetan hutsik» egon zelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.