Espainiak Txori Barrote eta Kaixo ikertuko ditu

2022ko abuztuaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Aste Nagusian Txori Barrote konpartsak «terrorismoa goretsi» ote duen ikertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Ismael Moreno magistratuak auto batean jakinarazi duenez. Auzitegiak tramiterako onartu du Dignidad y Justicia elkarteak konpartsaren kontra jarritako salaketa, eta Morenok Poliziari eskatu dio informazioa bil dezala salatutakoari buruz. Zehazki, euskal presoen argazkiak erakusteagatik jarri zuen salaketa Dignidad y Justiciak. Txori Barrote ez ezik, Kaixo konpartsa ere salatu du Dignidad y Justiciak, «presoen eskubideen aldeko bokatak» saltzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.