Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Kabiako hizkuntza eskakizunak

Ez du ontzat eman eskakizunak atxikitzearen alde Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztutako helegitea. Zahar etxeko 49 langilerentzat B1 eta B2 mailako eskakizuna jarri zuten irizpidetzat.

Kabiako langileen elkarretaratzea, Donostian, artxiboko argazki batean. GORKA RUBIO / FOKU
Kabiako langileen elkarretaratzea, Donostian, artxiboko argazki batean. GORKA RUBIO / FOKU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2026ko ekainaren 18a
19:38
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Auzitegi Gorenak behin betiko atzera bota ditu Kabiako hizkuntza eskakizunak. Ez du ontzat eman Gipuzkoako Foru Aldundiak EAEko auzitegi nagusiaren erabakiaren aurka iazko apirilean aurkeztutako helegitea. 

Erakundeak kudeatzen dituen egoitzetan, euskarazko B2 maila eskatzen da lanpostu gehienetan, eta badira B1 maila ezarria dutenak ere. Baliogabetutako deialdian, 49 lanpostutan ezarri zituzten hizkuntza eskakizunak. Gorenak ebatzi du eskakizuna lanpostuen %92tan jartzea gehiegizkoa dela. 

CCOO sindikatuak eta Ignacio Lopez Lera abokatuak eraman dute kasua Gorenera. Orain, irmoa da EAEko auzitegi nagusiaren ebazpena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarak badu egunkari bat, euskaltzaleon babesa ezinbestekoa duena. BABESTU EZAZU ZUK ERE