Jarki antolakundeko bi kide Espainiako Gobernuak Bilbon duen ordezkaritzaren egoitzan kateatu dira, abenduaren 6an Durangon (Bizkaia) egingo duten manifestaziora dei egiteko. Euskal herri langileak apurketa! leloko pankarta zabalduta, «estatuaren sinboloen seinalamendua» egin nahi izan dute, antolakundeak berak adierazi duenez.
Jarkik aurreko astean jakinarazi zuen manifestazio bat egingo duela Durangon abenduaren 6an, 19:00etan, Espainiako Konstituzioaren urtemugaren harira. Hain zuzen, Espainiako eta Frantziako konstituzioen «menpekotasunari» aurre egin beharra azaldu nahi dute. Haien esanetan, «apurketa» eta konfrontazioa dira horretarako bidea.
Abenduaren 6ko manifestaziora deitzeko eta aldi berean espaniar estatuaren sinboloen seinalamendua burutzeko bi pertsona Bilboko Gobernu Zibilean kateatu dira.
— JARDUN koordinadora (@JardunK) November 10, 2025
EUSKAL HERRI LANGILEAK APURKETA!
Abenduaren 6an denok Durangora! pic.twitter.com/DO4TYQMSaW