Espainiako Gobernuaren etxebizitza dekretuetan jaso dituzten neurri nagusiak

Bide laburra egingo dute etxebizitzaren eskuragarritasuna hobetzeko Espainiako Gobernuak asteartean onartutako bi dekretuek. Dagoeneko hasi da dekretuen inguruko eztabaida, eta arratsaldean izango da bozketa.

Pedro Sanchez Espainiako presidentea, Diputatuen Kongresura iristen. J. J. GUILLEN / EFE
Pedro Sanchez Espainiako presidentea, Diputatuen Kongresura iristen. J. J. GUILLEN / EFE
kristina martin
2026ko urriaren 2a
11:02
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Gobernuak etxebizitzaren inguruko bi lege dekretu onartu ditu aste honetan. Irailaren 29an onartu zituen biak, asteartearekin, Ministroen Kontseiluak eginiko bileran: lehenengo dekretuaren helburua da etxebizitzaren funtzio soziala babestea eta bizileku eskuragarrien eskaintza handitzea. Bigarren dekretuaren xedea, ostera, ohiko etxebizitzaren alokairu kontratuaren egonkortasuna bermatzea da. Biak daude indarrean, baina gaur eztabaidatu eta bozkatuko dituzte Kongresuan, 11:00etatik aurrera.

Talde parlamentarioek beren jarrera plazaratu dute jada, eta, ezustekorik ezean, ez dira onartuko. Atzo EAJk iragarri zuen bigarren dekretua ez zuela babestuko, eta horrek amaiarazi zuen dekretu horren ibilbidea. Juntsek aldeko botoa emango zuen esperantzan, lehenengo dekretuak bazuen aurrera ateratzeko aukera, eta Pedro Sanchezen gobernua Juntsen botoaren zain egon da azken ordura arte, gehiengoa lortzeko. Juntsen zuzendaritzak, baina, bart egindako bileran erabaki zuen dekretuak ez babestea. 

lehen dekretua

Bigarren dekretua

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA