Igande goizaldean Irunen (Gipuzkoa) eraso bat jasan eta hil egin zen gizonaren ustezko erasotzailea atxilotu zuen atzo Ertzaintzak. Gaur, Donostiako epaitegi batek espetxera bidali du erasotzailea, behin-behinean. Hilketa delitua leporatu diote.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, 26 urteko gizon bat atxilotu dute, eta polizia aurrekariak ditu. Igande goizaldean Irungo Kolon pasealekuan 45 urteko gizon bati muturrekoa eman eta hura hiltzea egotzi diote. Erasoaren ondorioz, gizona lurrera erori zen konorterik gabe, eta hil egin zen.