Sindikatuak jada hasi dira mugitzen azaroaren 11rako deitu duten greba orokorrerako. Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, esaterako, greba bultzatzeko eta prestatzeko asanbladak antolatu ditu Hego Euskal Herriko laurogei auzo eta herritan baino gehiagotan.
Sindikatuak «mobilizazioa zabaltzeko, antolakuntza sustatzeko eta greba herri eta auzoetan prestatzeko» egingo ditu asanbladak.
Gogorarazi du espekulazioaren eta errentismoaren aurka egingo dutela lanuztea, eta etxebizitza eskubidea bermatzearen alde: «Batzar horien bidez, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak langile klasea mobilizatu nahi du, azaroaren 11ko greba orokorra espekulatzaileen, errentisten eta haien zerbitzura dauden politikarien aurkako erantzun zabala izan dadin».
ANTOLATUTAKOÂ ASANBLADAK
- Araba:Â Gasteiz (Alde Zaharra, Arana, Lakua, Salburua eta Zabalgana), Laudio, Maeztu eta Oion.
- Bizkaia: Bilbo (Errekalde, Indautxu-Basurtu, San Ignazio, Santutxu, Uribarri eta Bilbo Zaharra), Abadiño, Barakaldo, Basauri, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Errekalde, Galdakao, Gernika, Getxo (Algorta eta Itzubaltzeta), Larrabetzu, Lekeitio, Mungia, Ondarroa, Otxandio, Portugalete, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.
- Gipuzkoa: Donostia (Amara, Antigua eta Egia), Alegia, Andoain, Anoeta, Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Ibarra, Irun, Lasarte, Lazkao, Legazpi, Mendaro, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu-Zumarraga, Zaldibia, Zarautz, Zestoa, Zizurkil eta Zumaia.Â
- Nafarroa: Iruñea (Alde Zaharra, Arrotxapea eta Txantrea), Altsasu, Atarrabia, Berriozar, Burlata, Elizondo, Gares, Irurtzun, Lakuntza, Lekunberri, Lizarra eta Zizur.