Ezker Anitza-Izquierda Unida Los Verdesek larunbatean egingo du alderdi gisa eratzeko biltzarra. EHUk Leioan duen campusean egingo du, eta bertan zehaztuko dute proiektu politikoa, zuzendaritza eta egitura.
Iazko urrian Ezker Batuan izan zen zatiketatik bereizita sortu zen Ezker Anitza. Orduko EBko koordinatzaile nagusi Mikel Arana da Ezker Anitzako burua. EBko sektore ofiziala izan arren, Javier Madrazoren aldekoak geratu ziren EB izenarekin.
Aranak azaldu duenez, «Euskadiko bosgarren espazioa egonkortu» nahi du Ezker Anitzak, eta eragile antikapitalistak eta errepublikazaleak bildu.