euskal herria

Euskal Kazetarien Elkarteak ertzainek bi argazkilari jo izana salatu du

Atzo izan ziren "erasoak", Bilbon, Athleticeko autobusa San Mamesera bidean zihoala. Elkarteak zigorrak eskatu ditu. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak espedientea zabaldu dio ertzain bati.

2012ko otsailaren 8a
16:31
Entzun

Atzo Ertzaintzak Bilbon Athletic-Mirandes Espainiako Kopako finalerdiaren aurretik El Mundo egunkariko eta Argazki Press agentziako bi kide kolpatu izana gaitzetsi egin du Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE). "Euren lana egiten zeuden argazkilariak erasoa jasotakoan".

Euskalduna Jauregiaren inguruan izan zen gertaera, Athleticeko autobusa San Mamesera bidean zihoala. Argazkilarietako batek zauri larria du eskuan.

EKEk gertatutakoa ikertzeko eta errudunei erantzukizunak exijitzeko eskatu du. "Kazetariei zuzendutako erasoak ez dira inoiz zigorrik gabe geratu behar, segurtasun indarren betebeharra profesionalen segurtasuna zaintzea baita hauek euren lana egiten ari direnean".

Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkarteak ere salatu du Ertzaintzaren jokabidea.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak barne ikerketa bat abiatu du atzoko gertaeren ondotik eta, Rodolfo Ares sailburuak azaldu duenez, espedientea zabaldu diote ertzain bati.




 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.