Mintzapraktika ekinbidean izena eman daiteke gaurtik

Euskal Herri osoan 8.000 euskaltzale inguru mugitzen ditu egitasmoak, bai aurrez aurre eta baita online ere.

Mintzapraktika saio baten artxiboko irudia, Baionan. PATXI BELTZAIZ
Mintzapraktika saio baten artxiboko irudia, Baionan. PATXI BELTZAIZ
kristina martin
2025eko urriaren 1a
16:57
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskara ikasten ari direnei ahozko trebetasuna hobetzeko aukera eskaintzen dio Mintzapraktika egitasmoak. Bi osagai behar dira: batetik, euskara praktikatu nahi duen lagun talde bat, eta, bestetik, haiekin euskaraz aritzeko prest dagoen pertsona bat. Astean ordubetez elkartzen dira, eta, euskaraz aritzeaz gain, gustuko jarduerak ere egiten dituzte.

Mintzapraktika ekinbidea duela 30 urte inguru sortu zen. Duela urtebete, ordea, proposamen berri bat egin zuen Taupa euskaltzaleen mugimenduak. Eta euskaraz egiten badugu? lelopean, hizkuntzaren praktika eta zaletasunak uztartzeko gonbita egin zuten, hau da, parte hartzaileen gustuko jarduerak eta euskara praktikatzeko aukerak bateratu zituzten. Gaur egun, Euskal Herri osoko dozenaka herritan dago mintzapraktika egiteko aukera, eta 8.000 lagun inguruk parte hartzen dute egitasmoan, bai aurrez aurre eta baita online ere.

Elkartzeko maiztasuna, normalean, asterokoa izaten da, baina, Taupak nabarmendu duenez, «parte hartzaileen nahi eta beharretara moldatzen diren taldeak sortzen ari dira gero eta gehiago, egitasmoaren malgutasunaren erakusle». Mintzapraktikaren jarduera egokituz joan da garaien arabera, baina helburua hasierako bera da: euskaraz aritzeko guneak eskaintzea.

Mintzapraktikan parte hartu nahi duenak gaurtik aurrera eman dezake izena Tauparen webgunean, herriko euskara elkarteetan eta euskaltegietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.