Eusko Jaurlaritzak %30 handitu ditu guraso bakarrentzako diru laguntzak

Familien akreditazioa arautu dute, eta urtarrilean sartuko da indarrean. Familia gurasobakarren %80tan gurasoa emakumea da.

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburua, gaur goizeko agerraldian. BERRIA
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburua, gaur goizeko agerraldian. BERRIA
Julen Urrestarazu
2025eko abenduaren 2a
15:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du guraso bakarreko familien akreditazioaren arautzea, eta hurrengo urtarrilean sartuko da indarrean. Gainera, jakinarazi dute familia horiei emango dien laguntza ekonomikoa %30 igo dutela.

Guraso bakarreko familien %80tan gurasoa emakumea da, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak azal duenez. Gainera, azpimarratu du familia horiek izan ohi dituztela zailtasun gehien «bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko».

Bestalde, adierazi dute haur bakoitzeko 200 euroko diru laguntzaz gain, beste ehun euroko laguntza ere emango zaiela guraso bakarreko familiei, haurrak 7 urte bete arte. Denera, guraso bakarreko 21.000 familia daude EAEn.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.