Eusko Jaurlaritzak Oionen bi parke fotovoltaiko egiteko baimena eman du

Bailen Energia enpresak eraikiko ditu. Bakoitzak 1.680 panel izango ditu.

Eguzki panelen parke bat Araban, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Eguzki panelen parke bat Araban, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Olatz Silva Rodrigo.
2025eko abuztuaren 13a
10:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Arabako Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzak administrazio baimena eman dio Bailen Energia enpresari Oionen (Araba) bi instalazio fotovoltaiko eraikitzeko. Bakoitzak 1.680 panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia.

Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratu zuen Muga proiektua martxan jartzeko baimena. Gaur, berriz, Val izenekoari eman dio oniritzia. Enpresak hiru urteko epea izango du bi parkeak martxan jartzeko, EAEko aldizkari ofizialaren arabera.

Bestalde, Jaurlaritzak aurretiazko baimen administratiboa eman dio Ventaja Solar 8 enpresari Amurrion (Araba) 3,2 megawatteko potentzia izango duen eguzki parke bat eraikitzeko. Aurreikusitakoaren arabera, 6.692 modulu fotovoltaiko instalatuko dituzte. Orain, enpresak hamabost hilabeteko epea izango du eraikitzeko baimen administratiboa eskatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.