Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 72 milioi euro jarriko ditu beketarako

2026-2027ko ikasturtean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan matrikulatutako eta unibertsitatetik kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzat izango dira laguntzak.

Leioako eskola publiko bateko ikasgela bat, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Leioako eskola publiko bateko ikasgela bat, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2026ko uztailaren 14a
13:23
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur onartu du Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2026-2027ko ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko beken, laguntzen eta sorospenen deialdia. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak proposatu du, eta 72 milioi euro bideratuko dira, iaz bezainbeste. Eskaerak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira, Hezkuntza Sailaren egoitza elektronikoaren bidez, eta baita ikastetxeetan ere.

Deialdia Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan 2026-2027ko ikasturtean matrikulatutako eta unibertsitatez kanpoko ikasketak egingo dituztenen ikasleei zuzenduta dago: Haur Hezkuntzakoei, Lehen Hezkuntzakoei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoei, Batxilergokoei eta Lanbide Heziketakoei, baita hizkuntza, musika, dantza, arte plastiko, diseinu eta kirol ikasketak egingo dituztenei ere.

Adierazi dute deialdi honek bat egiten duela «Eusko Jaurlaritzak aukera berdintasunean oinarritutako hezkuntzarekin duen konpromisoarekin». Hezkuntza Sailak espero du 120.000 ikaslek eskatzea beka, eta azpimarratu dute helburua dela «ikasle bakar baten hezkuntza ibilbidea ere ez baldintzatzea arrazoi ekonomikoengatik». Horretarako, beka, laguntza eta sorospen sistema bat antolatzen du, «eskolaratzean sor daitezkeen beharrei erantzuteko egokitutakoa».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA