Eusko Legebiltzarrak Gogora-rako lau ordezkariak izendatu ditu

Barandiaran (EAJ), Arzuaga (EH Bildu), Gallastegi (PSE-EE) eta Garrido (PP) izango dira.

Gogora-ren ekitaldia bat, azaroaren 10eko memoriaren egunean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Gogora-ren ekitaldi bat, azaroaren 10eko memoriaren egunean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2024ko irailaren 26a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritza berritzearekin batera berritzen ari dira hainbat erakunde publikotako zuzendaritzak ere. Gogora-n, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan, sakoneko aldaketak egin ditu PSE-EEk izendapenetan, ordura arteko zuzendari Aintzane Ezenarro kargutik kenduta, eta Alberto Alonso jarrita. Zuzendaritza kontseilua berritzen ari dira egunotan, eta, araudiaren arabera, legebiltzarrean taldea duen alderdi bakoitzak ordezkari bana izan behar du zuzendaritza horretan. Gaur Eusko Legebiltzarrean bozkatu dituzte izendapenak, eta hauek izango dira: Xabier Barandiaran (EAJ), Julen Arzuaga (EH Bildu), Miren Gallastegi (PSE-EE) eta Laura Garrido (PP).

Haiekin batera, ordezkoak ere hautatu dituzte. Maitane Ipiñazar (EAJ), Eraitz Saez de Egilaz (EH Bildu), Patricia Campelo (PSE-EE) eta Alvaro Gochi (PP).

Polemika artean abiatuko du Gogora-k bide berria. PSE-EEko Maria Jesus Alonsoren ardurapean dago Justizia Saila. Atzo, Gogora-ko zuzendaritza kontseiluan parte hartu ohi duten bost pertsona independente izendatu behar zituzten, eta sei hautagai aurkeztu zituzten. Eusko Legebiltzarrean alderdiek duten ordezkaritzaren arabera, bi zegozkion EH Bilduri, beste bi EAJri, eta bat PSE-EEri. PSE-EEk, ordea, bi hautagai aurkeztu zituen, eta EAJk PSE-EEko bien alde bozkatu zuen, EH Bilduk proposatutako Pilar Garaialde estatuaren biktima Gogora-ko zuzendaritzatik kanpo utzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.