Eusko Legebiltzarreko lehendakariak harrera egin die Korrikaren ordezkariei

Korrikaren ordezkariek «hizkuntza politika eta erreminta ausartak» galdegin dituzte.

Korrika
Ezkerretik eskuinera: Balantzategi, Tejeria eta Elordi. EUSKO LEGEBILTZARRA
Irati Urdalleta Lete.
2024ko urtarrilaren 17a
14:43
Entzun 00:00:00 00:00:00

Martxoaren 14a gero eta gertuago dago; orduan hasiko da 23. Korrika. Eta Korrikaren ordezkariak bilera sorta egiten ari dira zenbait eragilerekin. Gaur, Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriak hartu ditu Eusko Legebiltzarrean bertan.

Aitziber Balantzategi AEK-ko bozeramaileak eta Ane Elordi 23. Korrikako arduradunak ekitaldiaren nondik norakoak azaldu dizkiote Tejeriari. Aldarrikatu dute euskararen normalizaziorako «denen» ahalegina beharrezkoa dela, eta uste dute AEK ari dela bere alea jartzen: «Korrikak aldarrikatzen du Euskal Herri osoan euskaraz eroso bizi ahal izateko eskubidea».

Baina nabarmendu dute lan hori ezin dutela bakarrik egin: «Hizkuntza politika eta erreminta ausarten premian gaude, doakoak eta guztientzat izango direnak, hezkuntza, transmisioa eta helduen doako euskalduntzea eta alfabetatzea bermatzeko».

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA