Ezkabarteko sutea kontrolpean dela adierazi du Inma Juriok

Suteak 400 hektarea erre dituela berretsi du Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak. Hala ere, oraindik badaude «puntu bero batzuk»; horregatik, freskatze eta behaketa lanetan jarraituko dute.

Suhiltzaileen kamioi bat itzaltze lanetan. IÑIGO URIZ / FOKU
Suhiltzaileen kamioi bat itzaltze lanetan. IÑIGO URIZ / FOKU
inaut matauko rada
2026ko ekainaren 29a
14:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ostegunean Ezkabarten (Nafarroa) piztu zen sutea «kontrolpean» dela adierazi du gaur Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak, Inma Juriok. Azaldu duenez, oraindik badaude «puntu bero batzuk», eta, beraz, freskatze eta behaketa lanetan jarraituko dute, sua ez dadin berriro piztu. Suhiltzaileen Zerbitzuko buru Iñaki Eliasek baieztatu duenez, hiru gunetan kea ateratzen da oraindik, baina berretsi du lanean ari direla kontrolpean hartzeko. Iragarri du arratsaldean beste behaketa hegaldi bat egingo dutela, suak itzali direla ziurtatzeko.

Kontseilariak zuhur jokatu dezatela eskatu die herritarrei, eta, puntu bero horiek direla eta, gomendatu die inguru horietara ez joateko oraindik.

Azken astean, nekazaritza lanak eta bestelako jardun batzuk debekatu egin dituzte ordu batzuetan, sute arriskua zela eta; halere, ikusita azken egunetan giroa freskatu dela, atzo Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi zuen debeku horiek jada ez daudela indarrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA