NOBEL SARIAK

Fisikako Nobel saria James Peebles, Michel Mayor eta Didier Quelozentzat

Unibertsoaren eboluzioa eta lurrak kosmosean jokatzen duen rola izan dute aztergai zientzialariek. Aurtengo Nobel sarietatik bigarrena da fisikakoa.

Uxue Gutierrez Lorenzo
2019ko urriaren 8a
13:13
Entzun

Medikuntzako Nobel sariarekin atzo gertatu bezala, hiru gizonezkok eskuratu dute 2019ko Fisikako Nobel saria. James Peebles estatubatuarrarentzat eta Michel Mayor eta Didier Queloz suitzarrentzat izan da saria, hirurek batera garatu duten proiektuagatik. Suediako Zientzien Errege Akademiak jakinarazi duenez, unibertsoaren eboluzioa eta Lurrak kosmosaren parte gisa duen egitekoa zehazten ahalegindu dira fisikariak. Akademiak ondorioztatu du lana ekarpen garrantzitsua dela fisikaren alorrean.

Iaz, lehen aldiz 55 urtean, emakumezko batek jaso zuen FIsikako Nobel saria. Donna Strickland zientzialari kanadarrak jaso zuen 2018ko saria, Arthur Ashkin estatubatuarrarekin eta Gerard Mourou frantziarrarekin batera; hain zuzen, Laser izpien aplikazio praktikoen alorrean garatutako teknika eta erremintengatik. Aurten, berriz heldu diote joera orokorrari, eta hiru gizonezkok jaso dute Nobel saria. Bada, Fisikako Nobel saria 1901. urtean eman zuten lehenengo aldiz, eta, 117 urteotan, hiru salbuespen besterik ez dira izan: Marie Curie (1903an), Maria Goeppert-Mayer (1963an) eta Donna Strickland (2018). Suediako Zientzien Errege Akademiak, batez beste, 60 urtean behin saritu du emakumezko fisikari bat.

Bigarren sari banaketa izan da gaurkoa. Atzo, medikuntza molekularraren alorrean ari diren William G. Kaelin eta Gregg L. Semenza estatubatuarrei, eta Peter J. Ratcliff britainiarrari eman zieten medikuntzako Nobel saria, eta, bihar, kimikaren txanda izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.