Foruzaingoak ez du ezer topatu ustez «armak eta lehergailuak» zeuden lekuan

Irunen atxilotutakoei «zulo bat aurkitzeko informazioa» edukitzea leporatu zien epaileak, baina lekua miatu ostean ez dute ezer topatu.

Foruzain bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
Foruzain bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
gotzon hermosilla
2026ko urriaren 23a
21:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Joan den asteburuan bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Irunen (Gipuzkoa), haiek hango ertzain etxera bertaratu ostean, eta asteartean espetxera bidali zituen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Antonio Piña epaileak, besteak beste, «ustez armak eta lehergaiak dituen leku bat» aurkitzeko informazioa edukitzea egotzita. Bada, Foruzaingoak, Auzitegi Nazionalaren agindupean eta Ertzaintzarekin elkarlanean, leku hori arakatu du, Urbasan (Nafarroa), eta ez dute ezer aurkitu, ElDiario.es agerkari digitalak jakinarazi duenez.

Zenbait hedabidek argitaratu zuten atxilotuek «ETAren zulo bat aurkitzeko koordenatuak» zeramatzatela kontrol batean atzeman zituztenean, irailaren 26an, eta epaileak ere hala jaso zuen atxilotuak espetxeratzeko kaleraturiko autoan.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA