Bruno Retailleau Frantziako Barne ministroak atzo iragarri zuen neurria CNews telebistan katean eta Europe 1 irratian —biak Bollore taldearenak—: «Datozen 48 orenetan, 4.000 polizia eta jendarme mobilizatuko ditugu klandestinoen interpelatzeko». Hala, Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugetan, autobusetan eta tren geltokietan ere egonen dira bihar arte.
Ezkerreko hainbat alderdi eta herri mugimenduk erreakzionatu zuten, eta elkartasunera deitu. Bidasoa Etorkinekin elkarteak, adibidez, atzo gauean hau publikatu zuen sareetan: «Abertitu itzazue pertsonak. Beharrez, autoz eraman itzazue. Jarri gurekin harremanetan Baiona eta Hendaia [Lapurdi] artean hunkituak diren pertsonak ikusten badituzue».