Migratzaileak

Frantziako Poliziak migratzaile talde bat atxilotu du Urruñako elizan

Polizia operazioa salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaura 18:00etan, Urruñako San Bixintxio eliza parean.

Migratzaileen aldeko ekintza bat, apirilean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan. JON URBE, FOKU
jon ordonez garmendia
2022ko abuztuaren 27a
07:58
Entzun

Frantziako Poliziak Urruñako San Bixintxio elizan aterpetuta ziren hamabi migratzaile atxilotu zituen atzo. Eguerdi partean izan zen polizia operazioa, eta horri erantzuteko, elkarretaratze batera deitu dute gaur, 18:00etan, eliza parean.

Urruñako Udalak gogor gaitzetsi ditu atxiloketak. Filipe Aramendi herriko auzapezak hala adierazi dio Sud Ouest egunkariari. «Gaitzesten dut Frantziako Polizia eliza barnera sartzea. Eliza toki publikoa izanik ere, molde horiek gaitzesgarriak dira», adierazi du. Ikuspuntu juridikotik itzal handiak ikusten dituela esan du, baina horren gainetik, «etikoki», Poliziak jauzi bat eman duela salatu du, «toki sakratu batean sartuta». Aramendik gaineratu du horrek ez duela migrazioaren auzia konpontzen. «Pertsona horiek mugara eramango dituzte, eta berriro saiatuko dira zeharkatzen, euren biziak arriskuan jarriz», jaso du Mediabask atariak.

Migratzaileek aterpe zuten eliza. Etorkinekin-Diakite eta Bidasoa Etorkinekin elkarteek ere salatu dute polizia operazioa. Ohar bateratu batean esan dute poliziek inpunitatez jokatzen dutela, eta geroz eta gehiago ikusten direla jarrera arrazistak: «Gure lurraldean ez ditugu horrelako ekintzak onartzen!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.