Larunbatean azaroaren 9ko galdeketara deitzeko dekretua sinatzearekin batera, Kataluniako Gobernuak martxan jarri zuen galdeketari buruzko informazioa jasotzen duen webgunea. Astelehenean, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalak galdeketa eta hari lotutako jarduera oro baliorik gabe utzi zituen, eta Kataluniako Gobernuak atzo jakinarazi zuen "behin-behinean" eta kautelazko neurri gisa bertan behera utzi duela kanpaina.
Neurri horietako bat izan da larunbatean abiatutako webgunea berritzeari uztea. Aktibo jarraitzen du atariak, baina honako oharra irakur daiteke webguneko azalean: "Kontsulta honen deialdia kautelaz eta behin-behinean baliorik gabe uzteko Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren ondorioz, webgune hau ez da berritzen".