Carlos Garaikoetxeak gobernu bat diseinatu zuen, Euskal Herriaren zerbitzuan ariko zen gobernu bat. Hasteko, goi mailako talde bat aukeratu zuen, prest zegoena ahalik eta zerbitzurik onenak izango zituen herri baten esperantza ereiteko.
Garaikoetxeak bere eskuzabaltasuna, prestutasuna eta dotorezia eman zizkion politikan egin zuen guztiari. Ausardia izan zuen bere herri txiki-handia askatzeko, arian-arian, frankisten diktadura zikin luze usteletik. Hegoak eman zizkion euskarari, hegan egin zezan, libre, duin, besteren errespetuz. Euskara ikasteko eta erabiltzeko bidea prestatu zuen. Eta esperantzaz bete zion etorkizuna, ikastolak sustatuz eta babestuz.
Besteri emandako zerbitzu bihurtu zuen bere lan politikoa. Dotorezia miresgarriz egin zien aurre traizioei, jukutriei eta bidean izandako oztopo ugariei.
Gizaki bikaina izan zen tratuan. Eta bizitza bere arima-lagun Txupi Mina-rekin bizitzeko zortea izan zuen.
Opari ederra izan da haiek ezagutzea.