Garamendik estatutua betetzea jarri du helburu gisa legegintzaldirako

jon olano
2020ko urriaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Jaurlaritzaren esku uzteke dauden eskumenak eskualdatzea eta, horrela, Gernikako Estatutua betetzea izango da Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren zereginetako bat hasi berri den legealdirako. Hala azaldu du Olatz Garamendi sailburuak Eusko Legebiltzarrean, datozen urteetarako lan ildoen berri emateko agerraldian. Eskumen horien transferentziaz harago, Garamendik konpromisoa hartu du Espainiako Estatuak «eskumen autonomikoak birzentralizatzeko egiten dituen prozesuen aurrean autogobernua defendatzeko».

Administrazioari dagokionez, jakinarazi du lau urtean 10.000 lanpostu baino gehiagoko eskaintza publiko bat egingo dutelaadministrazio orokorreko lantaldea eta beste sektore batzuetakoa berritzeko. Halaber, Jaurlaritzak gobernu digitalaren estrategia bat ezarriko du «administrazioa modernizatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.