Garoña ingurua berpiztea nahi du Jaurlaritzak

2023ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Garoñako zentral nuklearra eraisteko lanak abiatuko ditu Espainiako Gobernuak datozen egunotan. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindu baten bidez, horretarako lanei baimena eman zien herenegun Trantsizio Ekologikorako Ministerioak, eta hizpide izan zuen atzo albistea Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak, Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian. Eraiste lanak Eusko Legebiltzarrak usu azaldutako asmoekin lotuta daudela gogoratu zuen, eta esan zuen begi onez hartu dutela albistea. Zentral nuklearra Euskal Herritik gertu dago, ondoan ditu Arabako udalerri zenbait, eta, horiek horrela, inguru horren biziberritze ekomikoak orain aparteko garrantzia duela nabarmendu zuen. Gaia hainbat forotan azter daitekeela adierazi zuen, eta horietara eraman behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.